XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edo il-zorian itzik egiteko gauza eztanari laguntzea izango da, belarrira urreratuta auxe esanez: esan nerekin batera: Jesus, Maria ta Jose, lagundu idazue eriotzako une ontan.

Ta beste olako amaika gauzatxo.

Itzak, itzak, itzak.

Baina ez alperrikako otsa, aizezko izketots ori bakarrik ez.

Izan ere ixilik dagon itz ori zuk aragi biurtzen dezu.

Ama Birjinaren antzeko izan zera.

Eta bat-batean, ofizinan edo errisarrerako zuaitzpean edo eriotzako orduan, betiko gero orri arpegia eman bear zaion une ikaragarri ortan, Jaungoikoa aragi egiñik gizon biurtu da eta gure tartean bizi izan da berriro.

MARKA ITZAZU SEI NUMERO

Telefonua askotan gogaikarri zaigu, bai, molestagarri.

Siestatik jaikiarazten gaitulako, karta bat egiten ari gerala otsegiten digulako eta gezur txiki asko esanaraziz gerorako zorrak geitzen dizkigulako ere bai: esaiozu kanpora joanda naizela... ta olakoak.

Madrid-en orain urte batzuk dirala, lengo telefonotako bost numeroei seigarrena erantsi zioten.

Eta lengo bost aiekin deitzen zuenari, manetofoi-zintan jasotako emakume baten itz oekintxe erantzuten zioten: Marka itzatzu sei numero, marka itzatzu sei numero.

Jaungoikoak ere askotan ori bera esaten du.

Bere asmoak irixteko, gauza txiki eta errexa bear du: telefonotik deitu.

Jaungoikoa ere deika ari da maitasunaren telefonotako serbitzari bat balitz bezela: Marka itzatzu sei numero, marka itzatzu sei numero.

Auxe da telefonoa bere biurrikeri ta gaiztakerietatik libratzeko aukerarik onena.

Ia ikusi ere egiten ez diran ari melar oiek askotan pekatu-bide dira.

Esate baterako: Zazpiretan egongo naiz zure zai.

Al ditukan bezela, lenbailen erosi itzak Tanger-en dolar oiek, ola betiko lurjoaraziko ziegu-ta.

Diru-kutxa zabaltzeko giltza auxe dek: 32-5-21.